5. Mailako Udazkeneko mendi irteera



Mendialdea ikastetxean gure inguruak ezagutzea ezinbestekoa egiten zaigu.  Eta hitz jokoari jarraikiz gure mendi aldea ezagutzeak merezi duenez, Ezkaba mendiaren udazkenaren koloreak ikusi ahal izan ditugu oraingoan. Gustura egon gara bidezidor horietan gora eta bera naturarekin bat eginez. Laster itzuliko gara!