Mendi irteerak

Mendian ibiltzeko oinarrizko arau batzuk:


  1.  Utzi mendia aurkitu duzuna baino hobeto. (Plastikozko poltsa bat eraman daiteke paperak eta bestelako zaborra biltzeko).
  2.  Loreak oso politak dira baina bere tokian, hartuz gero berehala zimeltzen da.
  3.  Mendia animalia askoren bizitokia da eta ezin ditugu molestatu.
  4.  Erne bagaude soinu asko entzungo ditugu, oihukatzean soinu horiek estaltzen ditugu eta inguruko animaliak beldurtu daitezke. Ekidin bolumen altuko musika eramatea.
  5.  Paseoan zuhaitz fruitadunak edo baratzak topa ditzakegu. Kontuz! jabea dute. Horrela bada ezin dugu hartu.
  6.  Langa batzuetatik pasako gara eta gutako azkenak itxita utzi beharko du beti.
  7.  Ez dugu surik piztuko. Inolaz ere!
  8.  Markatutako bideak jarraitu beharko ditugu eta zer zapaltzen ari garen ikusi.
  9.  Eskuak beti libre eramango ditugu. Estropezu batean beharko ditugu eta.
  10.  Mendira goazenean, beti nora goazen jakinaraziko dugu.